2013/05/29

Travelling in Araba


Maiatzak 21, asteartea. Goizeko 6:30ak. Lehiotik begiratu eta negua badirudi ere, ez, ez nago oker, udaberria da Euskal Herrian, udaberri umela, bustia, hotza... Bai, neguari dagozkion edozein adjetibo erabili ditzakegu aurtengo maiatza deskribatzeko. Pentsa, elurtea ere izan genuen orain dela astebete pasatxo...

Gosaldu, bizikletako kuloteak eta maillota jantzi, windstopper-a, xira, buffa, guanteak... hartu eta bezperatik prestaturik neukan astoa (bizikleta eta alforjak) hartu eta irten naiz etxetik Tolosatik Altsasura doan trena hartzeko. Oraingoz ateri, zenbat iraungo ote du?

Gasteiz. Nire gaurko helmuga, baita aste honetarako kanpamentu basea ere. 8:15 aldera Altsasun nintzen. Zerura begiratu eta laino beltzak nonahi, xirimiria ere hastear. "Horrela hasi behar al ditut bidaiko lehen kilometroak?" pentsatu dut nire kaxa... Denboraz lasai nenbilenez kafetegi bateko goxotasunera sartu naiz eguraldia hobetuko duen esperantzarekin. Koittadua ni... "Ez egin alferritako ilusiorik..." zioen nere barneak. Horrela, kanpora irten, alforjetatik xira, eskularruak, plastikozko fundak... atera, ni eta alforjak ondo tapatu eta euripean abiatu naiz Urbasako porturantz.

Altsasutik abiatzen Urbasa aldera


Ondo etorri da aldapa gora hau hotzak uxatzeko. Dagoeneko mela-mela eginda eta oraindik 5km besterik ez nituen eginda gaurko 90km-etatik.

Nun ote??

Urbasa gainera iritsi eta bertako ganaduak egin dit ongietorria.



Eguraldi txarrarekin ere a ze parajea den inguru hau, ez du bere xarma galtzen!!!



Urbasako kanpa zeharkatu ondoren beherantz abiatu eta laster errepidean eskuinera irteten den asfaltaturiko pista hartu dut, Nafarroa eta Arabako muga zeharkatuz zuzenean Opakua gainera irteten dena.
Nafarroa eta Arabako muga


900-1000 metro inguruko altueran kilometro dexente egin ostean beherantz abiatzeko unea iritsi da. Jaitsiera politta Maeztu ingurura arte (tartean beste portu txiki bat igarota). Pedaletatik behera zapatilatik irteten zaizkidan ur txorrotadak erortzen dira, a ze putzua daukadan oinetan!!!
Maeztu baino 3 km lehenago, Zekuiano herrian Vasco-Navarro trenbideko ibilbide berdea hartu dut, Gasteiz sarreraraino jarraituko dudana. Trenbidearen trazatuak ez al ziren lauak izaten? Eskerrak... honek behintzat gora-behera dexente bazituen eta lehen kilometroetan...

Vasco-Navarro trenbidea

 Eta azkenik nire gaurko helmugara iritsi naiz!!!!

Arratsaldea lasai pasa ondoren, hurrengo eguneko buelta begiratzen egon naiz. Gazteiztik hegoalderantz mugituko naiz bihar, ibilbide zirkular bat osatuaz, eguraldi hobexeagoa topatzeko esperantzarekin...

ASTEAZKENA.Goizean jaiki, eta 9ak alderako bizikleta gainean jarri naiz, 60km inguruko itzulia izango da gaurkoa Montes de Vitoria mendilerroa gurutzatu eta Treviñoko konderrian barrena ibili ostean Zaldiarango portutik Gasteizera itzultzeko.
Gasteiz hiriak duen bidegorri sare bikaina aprobetxatuz atzoko bidea berregin dut Otazu herrira arte. Handik hegoalderako bidea hartu dut: Gamiz, Uribarri-Nagusia eta mendilerroa gurutzatuz Okinara iritsi naiz.

Gasteizko mendilerroa (Montes de Vitoria)


Okina
Okinatik Artzaintza Naturbidearen GR-a jarraituz, Ayuda errekaren ondotik doan bidexkatik Sasetara iritsi naiz. 6km-ko ibilbide ederrak banatzen ditu bi herri hauek, Sasetak Treviñoko konderriarekin ia muga egiten duelarik.



Sasetatik Urartera eta handik Gaztela Leongo errepidea hartu dut, Treviñoko konderria zeharkatzeko: Argoteko Benta, Armentiako Benta eta Treviño herria bera. Zati hau euripean egin dut (eskerrak hegoaldera etortzea erabaki nuen ba...).


Eta berriro iparralderantz, Arrietako enbaltsea eta Doroño herriak pasata, Zaldiaran portuko igoera hasi da.


Kilometro batzuk gorantz egin ostean, Gasteizera arte aldapa behera tokatzen da. Eguerdirako bertan. Dutxa bat hartu, azkar batean bazkaldu eta Izarorekin kafe bat hartzeko geratu naiz. Epelean kontutxo batzuk esan eta konturatzerako arratsalde erdia pasa da!

OSTEGUNA da jada. Gaurkoan bizikleta aparkaturik geratuko da eta larunbateko triatloiari begira korri eta igeri egiteko aprobetxatu dut goiza. Motxilan kiroleko arropa, bazkaria eta argazki kamera hartuta irten naiz kalera. Lasai! gaurkoan ere ez naiz eta euripetik libratu! Gasteizko kanpoaldeko Zabalgana parke berdetik egin dut korrika saioa, eraztun berdea ere bertatik igarotzen da, toki lasaia paseo bat edo korrikaldi bat egiteko. Ondoren kiroldegiko igerilekuan igeri egin eta estalpe batean bazkaldu dut. Orain turismo pixkat egitea tokatzen da, Gasteizko txokoak ezagutzea. Hona hemen horietako batzuk:
Andra Mari Zuriaren Plaza

Gasteizko Alde Zaharra


Harresia

Florida Parkea

Arte Ederretako museoa
Eta iluntzean indarrak hartzeko zer hobeto jatetxe italiar batera joatea baino.... Entsalada eder bat eta nola ez, italiar pasta frexkoa, lanbrusko batekin lagundurik.


OSTIRALA. Etxera bueltatzeko eguna. Bukatu dira opor egun motz hauek. Goizean begiak ireki orduko beste egunetan ez besteko argitasuna sartzen zen lehiotik barrura. Posible ote da? Gaurkoan eguzki apur bat izango al da? Gosaldu eta bezperatik erdi prest nituen alforjak bete eta traste guztiak asto gainean kargatu ondoren 8:30ak aldera irten naiz Gasteiztik Aretxabaleta aldera, han jasoko baitzidan Beñatek. Etapa laburra gaurkoa, 30km inguru. Gasteiz iparraldean Zadorrako ibilbide berdea hartu eta Gamarrako igerilekutik barrena igaroaz Vasco Navarro trenbidearen ibilbide berdea hartu dut.



Gipuzkoako mugara arte doa ibilbidea, Arlabango portuaren hasierara arte. Jadanik euripean nintzen, nire goizeko eguzki izpien ilusioak zapuzturik, mela-mela eginda berriro ere.
Arlabango portua igo eta errepidean behera Eskoriatzara iritsi naiz. Han bidegorria hartu eta paseo lasaia Aretxabaletaraino.

"Maiatzeko euriak hazi egiten omen du" hala dio esaera zaharrak. Hori egia balitz...

1 iruzkin:

  1. uauuuuuuuuuuuu ze polita idatzirikoa eta ze bista eder, paraje, argazkiak ere ederrak dira maitane. ondo izan,

    ErantzunEzabatu